XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz hiru aldioz mintzatzean Atxaga - 1, Atxaga - 2 eta Atxaga - 3 bereziko ditut.
Beraz Atxaga - 1 iritzi diodanak, alegia
Muga horiek
Izan ere euskaraz (batez ere) idatzitako testu honek funtziotzat zuen modernitatea beste nonbait, euskaraz harantzago, zegoela adieraztea.
Lehen azaldu dugun bezala, frankismoak eragindako muga-hersketak eta zentsurak beste nonbait, Europan zegoen literatur modernitatea ezagutzeko eta irakurtzeko desira sortu zuen.
Hala,
Bertatik,
Lehen partea Bibliaren aipuz hasten da.
Bigarrena, Rimbauden bizitzaren parodia euskalduna baino ez da, alegia poeta moderno gorenaren bizitzaren kronika idatziaren gainean egindako idazketa da.
Hirugarren partea berriz, Marcel Showb-ek idatzitako bidai baten aipuz nahasten da.
Aipu hau ezartzea zera esatea da, bidaiaren berri dagoeneko poetak irakurri duela eta beraz bidaia bera metapoetikoa dela.
Izan ere, beste norbaitek lehenago egin duen bidai baten kronika idatziaren berridazketa baino ez baita hirugarren partea.
Hala, poema liburuaren izaera prometeikoa azpimarka daiteke.
Izan ere, poetak ez du bidaia baten berri idazten baizik eta bestek idatzi duten bidai baten irakurketaz.
Hain zuzen bigarren irakurketa hau ekarri nahi du autoreak euskal hizkuntzara.
Laugarren partea, autorearen beraren bidaia da.
Bidai hau ez da dagoeneko metapoetikoa baizik eta poetikoa.
Baina jakina ez du oso urruti amaitzen: etxeko sukaldean.
Izan ere, laugarren parte honek iradokitzen duenez egun poetek irakurri bakarrik egin dezakete eta beren irakurketen berri eman.
Poesia idazteak beti isiltasunean amaitzen du eta beraz ezinezkoa da.
Aukera bakarra metapoetika da.